XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZORROTADAKO MOTOREEN PROZESOA

Newtonen hirugarren legeak dionez, edozein eragini beste erreakzio bat kontrajartzen zaio.

Hastapen honekin dabiltz egungo zenbait egazkin.

Egazkinaren helizea zorrotadazko bultzagailu bat besterik ez da, eta airea behera azeleratuz helizea gain erreakzioa duela egazkinari eragiten dio.

Hastapen honekin eragin izan zaie koheteeri, eta propulsioko motoreak barkuei eragiteko ere inoiz jarri izan dira.

ERREAKZIOKO MOTOREAK

Lorin frantzesak 1908 an Ottoren pistoiezko motorearen prozesoa erabiltzea proposatu zuen abiaziorako propultsioko zorrotada sortzeko.

Aire-errekin mezklaren sarrera, konprimatzea eta konbustioa pistoiezko betiko motoreen antzekoak dira, Espansioko lehen partean ordea, balbula birakor eta oskilakorrez batzen dira zilindroa eta espansioko tobera.

Konbustioko produktoak berau zehar espansionatzen dira, abiadura handia lortuz eta erreakzioz bultzada ere bai.

Honela lortutako motoreak nahiz errendimendu ona izan aire kualitate txikia da eman dezaketena, eta toberan bertan fluxu aldakorrakin errendimendu txikia lortzen denez, motore honek ez zuen arrakasta handirik izan.

Schimidt alemanak 1928 an proposatu zuen zuzenean konbustio ondoren produktoak eta haizea azeleratzea eta deskargatzea horrela aldizkako bultzada handi bat emanaz.

Pultsorreaktoreak kamara txikia du, sarreran balbula automatikoz airea sartu eta bereala ixten direla honela fluxoari atzera egiten utzi gabe.

Konbustio eta espansio aldietan.

Sutzea 9. irudian ikus daitekeenez, balbula txapalak itxita aurkitzen dira.

Konbustio bizkorra gertatzen denez barne presioa azkar igotzen da lehengo aire eta gasen irteerako inertziagatik.

Presio igotze honek berriro higiduran jartzen ditu (9.b irudia) eta gasen higidura kantitatea gaitik guztien higidura irteera zehar irauten du.